HAMBURGO PLATZ

azaroaweb

Itzulera liburuarekin lotutako solasaldia eta errezitaldia egingo dugu Bilboko BIBAn, Hamburgo Platz ekimenaren baitan. Mikro irekia ere egongo da. Azaroaren 14ean izango da, iluntzeko 19:30etatik aurrera.

Hamburgo Platz?

“BIBAn, hilero korapilatuko gara literaturen harietan HAMBURGO PLATZen. Idazle bat gonbidatuko dugu bere liburu berria aurkezteko eta, bide batez, mikroa zabalduko diegu hiriko literaturzaleei beren testuak irakurtzeko.”

Informazio gehiago: bibakultura.eus

Lanbroa

LEKORE (2016)


Kasinoko eskailerak ia binaka igo ditu Sashak. Dagoeneko gautu da zerua. Zabalduta dagoen ate ostean zalantzati galdekatu du atezaina. Kontzertua? Eskailerak jarraituta zuzen iritsiko zara aretora. Marmolezko eskailerak arnasa sakon hartuz igo ditu. Ez dabil inor. Mendeak zain daramatzaten mamuen itzalak baino ez. Berriz galdetzekotan egon da. Hau al da kontzertu aretorako bidea? Eskaileren buruan agertu zaio ate astuna. Esku bat eskulekuan atzerantz begiratu du.

Irakurtzen jarraitu

Mamu baten gisan

LEKORE (2016)


Oroitza penari

Oroitzen behinola
izan zinen hura?
Hertsi begi biak

Oroitzen orain
izan zintezkeena?
askatu haria

Oroitzen otoitzen
kantu lantu lainoa?
negarra eta atsekabea
negarra eta galera

Oroitzen behinola
izan zinen hura?
Hertsi begi biak

Amonari oparitu katua
eta ondorengoak
amona bere buruari
nor zara?
galdezka berriro

Aitonak hil-ohean
eskua estutuz esan
baina ulertu ez zenizkion
azken hitzak

Oroitzen familia
ezagutu eta maite eta
hil eta zatitu eta min
aurretik nola zen?

Oroitzen alkohola
probatu memoria
kasik erabat galdu
eta oroitu nahi ez
dituzun gauza horiek
esan gauza horiek
egin gauza horiek ahaztu
aurretik nola zen dena?

Oroitzen inoiz posible zela
asmatuko ez zenukeen moduan
heriok izeba haizeak bere errautsak
nola eraman zuenekoa?

Oroitzen lagun guzti horiek?
Erantzun gabe utzitako eskutitz andana?
Betiko ahaztu dituzun izen guzti horiek?

Oroitu, hertsi begi biak
hau da oroitza penari
hau da otoitza denari.

Sorta osoa irakurri